2012/09/29

JOLASAREN EZAUGARRIAK


Lehen aipatu bezala jokoaren ezaugarriak ikusiko ditugu orain:

Denbora pasa edo jostagarri huts izateaz gain, heldutasuna iristen denerako bizitzaren ikaskuntza prozesutzat jotzen da jolasa.
Jolasa eskubide unibertsala da, haurren ongizateari begira dagoen garapen kulturalaren ebidentzia. Jolasa zehazten duten ezaugarriak ondorengo hauek dira:
  • Jolasa atsegingarri eta dibertigarria da.
  • Jolasaren motibazioak bere baitan gertatzen dira eta ez daude beste helburu batzuen zerbitzura. Hain zuzen ere, bitartekoen atsegingarria da helburu zehatz bati begirako ahalegina baino gehiago. 
  • Jolasa borondatezkoa eta berezkoa da, inoiz ez derrigorrezkoa.
  • Jolasten duenaren aldetik parte hartze aktiboa eskatzen du.
  • Lasaitasuna eta poztasun emozionala eskaintzen du badakigulako jolasa baino ez dela.
  • Aldez aurretik ez dago ezer ikasi beharrik.

2012/09/26

JOLASA ETA HAURRAREN GARAPENA

Kaixo guztioi!
Gaurkoan jolasen inguruan arituko gara. Lehenbizi haurren garapenean duen emaitza ikusiko dugu eta jolasa zer den ere azalduko dugu.

  LEHENGO URTEAN:
Jarrera ludikoak haurra jaiotzen denetik hor daude. 8 hilabete bete arte gorputza du jostailu eta batzuetab baita ere arreta bereganatzen duen oso gertuko gauzaren bat ere. 9 hilabetetik aurrera, eskuz antzeman dezakeen guztia du jostailua eta harengan eragin dezakeela konturatzen denean, ekintza behin eta berriz errepikatzen du.
  3 URTE ARTE:
Haurrak esna igarotzen duen denboraren %60 adin honetan jolasari eskaintzen dio, edo horrela izan beharko luke, behintzat. Zehaztapen hau Espainiako Pediatria Elkarteak eginiko oharra da. Haiek diotenez haurrek gero eta gutxiago jolasten dute eta euren aisia ekintza pasiboagoekin betetzen dute, telebista eta bideojokoetan oinarrituta batez ere. Adin tarte honetan, halaber, jostailuak eskura eduki arren, adinekoen presentzia ezinbestekoa da. Haurrak oraindik ez du jolasteko adin berekoen presentzia eskatzen ; espazioa eta baita jostailuak ere partekatu ahal izango ditu beste haur batzuekin, baita haiek ez dute bere jolasean parte hartzen.
  3 URTETIK AURRERA:
Haurrak umetxo izatetik utzi dio eta adin bera dutenekin erlazionatzen hasten da, jolasak haiekin partekatu nahi ditu eta gurasoekiko independentzia handiagoa lortzen du. Bakarrik jostailuz luze entretenitzeko gauza da, hori dela eta, gurasoen jolas denbora ipuinaren irakurketak ordezkatu behar du.



INFORMAZIO GEHIGARRIA: 


2012/09/21

Kaixo lagunok! Zer moduz hasi dugu eguna? Oraingoan haurren argazki polit honekin utziko zaituztet,zein gustura dabiltzan jolasean! Aurrerago joango naiz jolasak sartzen, umeekin egin ditzakegunak.

2012/09/19

Bloga pixka bat alaitzeko hemen uzten dizuet umeekin kantatu dezakegun kantu batekin! Astea ondo hasteko oso kantu egokia izan daiteke hau, aurrera!