2012/12/17

AGUR GUZTIOI !


Nire bloga erabilgarria izan delakoan nago, eta haur hezkuntzarako jarritako proposamenak gustatu zaizkizuela espero dut.
Ni oso gustura aritu naiz blog honekin lanean.
Bukatzeko,hemen uzten dizkizuet jolas dibertigarri batekin eta abesti eder batekin.
Eskerrik asko guztioi !

JOLASA
Batzuk dortoka ehiztariak izango diren bitartean, gainontzekoak dortokak izango dira. Dortoken helburua irteeratik helmugara harrapatuak izan gabe iristea da. Baina horretarako, dortoka ehiztariak ekidin beharko dituzte, zeintzuek oskolean jotzen badituzte eliminatuak diren. Dortokek arriska ikusten dutenean buruz gora etzan eta hankak eta eskuak mugituz, salba daitezke. Gero berriz ere lau hankatan jarri eta aurrera jarraitzeko. 



ABESTIA:




2012/12/12

DIN DAN DON

Kaixo!
Gabonak gainean ditugunez, abesti honekin uzten zaituztet.


2012/12/09

SORGINA PIRULINA

Kaixo !
Hemen uzten dizuet sorgina pirulinaren jolas batekin, goza ezazue!
Sorgina pirulina harrapaketa jolas bat da, Takolo, Pirritx eta Porrotxekin oso ezaguna egin zena. Jolasa sorginak besteak harrapatzean datza. Hortaz, haur bat sorgina izango da eta gainontzekoek Sorgina pirulina-ren abestia kantatuko diote, bere inguruan daudelarik. Abestia amaitutakoan guztiak korrika aterako dira eta sorginak norbait harrapatu beharko du. Harrapatua izango da sorgin berria eta honi ere abestuko diote, jarraian ihes eginez.Abesti honi esker, txikitan oso ohikoa den harrapaketa jolasa dibertigarriago bihur dezakegu, eta baita abeslari bikainak sortu ere!

ABESTIA
Sorgina pirulina erratza gainean
Ipurdia zikina kapela buruan.
Sorgina, sorgina
ipurdia zikina,
tentela zara zu?
ezetz harrapatu!

2012/12/06

BIZKOTXO ERREZETA

Kaixo! 
 Gaurkoan bizkotxoari buruzko errezeta hau jartzen dizuet, umeekin egiteko oso aproposa baita. Zuen gustokoa izatea espero dut. 

 Osagaiak
 - 3 arraultza 
- 1 limoizko yogurta 
- Olioa (limoi yogurtaren ontziaren erdia) 
- Azukrea (2 yogurt ontzi)
 - Legamia
 - Irina (3 yogurt ontzi) 

 Prestaketa: 

 Ezer baino leheen labea 170ºtan berotzen jarri. Ontzi batean hiru arraultzak irabiatu, guzti hau egiteko sukaldean postreak egiteko erabiltzen den hagazka horietako bat erabiltzea gomendatzen dizuet. Limoi yogurta gehitu eta irabiatu, horrela osagai guztiak banan banan. Osagaietan yogurt ontzia neurri moduan erabiliko dugu, oso erabilgarria baita proportzioak mantentzeko; yogurta, olioa, azukrea, legami poltsatxoa eta irina gehitu banan banan. Gero, molde batean jarri eta labean 170º ingurutan utzi 40-45 bat minutuz. Denbora hori pasa ondoren,  barrutik egin den zihurtatzeko, orratz bat erabiliko dugu bizkotxoa zulatzeko. Garbi edo siku ateratzen bada prest dago, baina bustita irtetzen bada oraindik ez da prest egongo. 




2012/11/28

ANIMALIAK

Kaixo!
Animaliak umeei asko gustatzen zaizkienez, oraingoan lau  urteko umeekin lantzeko webquest polit batekin utziko zaituztet! Ea gustatzen zaizuen! 

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_horizontal_w.php?id_actividad=2970&id_pagina=1





2012/11/25

OLENTZERO

Kaixo!
Bihar astelehena denez, eta guztioi gogorra egiten zaigunez, kanta honekin utziko zaituztet!
Gainera, gero eta gutxiago falta da olentzero iristeko eta zihur haurrak poz pozik jarriko direla kanta honekin. Horrela, oraindik letra ez baldinbadakite behin eta berriro entzunez, ikasiz joango dira
Animo gutxi falta dela asteburua iristeko!


2012/11/24

LOTAN NAGO

Kaixo lagunok!
Ez dakigula haurrak nola lokartu? Hemen uzten dizuet kantu bat umeak lo hartzeko  aproposa dena. Gu lasaitzen garen bezala,  haiek ere oso lasai geratuko dira, bukaeran lo geldituz. Ea funtzionatzen duen! 


2012/11/21

TXOKOLATEZKO ETXEA

Kaixo!
Gaur beste ipuin polit batekin utziko zaituztet, umeei asko gustatzen zaien ipuin batekin, alegia, " Txokolatezko etxea " deiturikoarekin. 
Niri adibidez asko gustatzen zait, ea zuei ere gustatzen zaizuen! 


2012/11/18

JOSTAILUAK


Zer hartu behar da kontuan jostailu bat hautatzeko unean? 
Hainbat dira kontuan izan behar ditugun ezaugarriak, besteak beste:
- Zein adinetarako den aproposa.
- Segurua den.
- Ingurunea. Zein ingurutan jolastuko den jostailuarekin.
- Umearen ezaugarriak. Umearentzat dibertigarria izatea. 
- ....
Jostailuak jolasteko dira, baina ez da zertan jostailurik erabili behar jolasteko. Jostailu gabe ere jolastu dezakegu.

2012/11/14

HIRU TXERRIKUMEAK

Kaixo lagunok!
Gaurkoan hiru txerrikumeen ipuina uzten dizuet bertan. Izan ere, ohituta gaude ipuinak beti paperean izaten eta hau era digitalen ikusi arren, oso adibide ona izan daiteke.
Niri oso polita iruditu zait, ea zuek zer deritzozuen!



2012/11/11

" MAITE ZAITUT " ABESTIA

Kaixo!
Bihar astelehena denez eta astea pixka bat alaitzeko kanta polit honekin uzten zaituztet! 
Ondoren, jostailuen inguruan hitz egingo dizuet.
Aste ona izan dezazuela!


2012/11/07

JOLAS SINBOLIKOAK

Umeen jolasetatik nabarmengarria dugu jolas sinbolikoa.
Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas hau.
Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu umeak. Adibidez; sukaldean, janari prestatzen jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da...
Sinbolizazio jolasetan hizkuntzaren aurrerapen bat ere ekartzen du. Hizkuntzak beste lagunekiko akordioak ahalbideratzen ditu. Helburu komunak, errolak... elkartrukatu egiten dira.


2012/11/04

ABESTIA

Kaixo!
Zer moduz igaro duzue asteburu hau? Bihar astelehena denez, eguna pixka bat alaitzeko kanta honekin uzten zaituztet, haurrek astea ondo hasi dezaten!



2012/10/31

BIDEOJOKOAK HEZITZEKO EGOKIAK DIRA?

Kaixo guztioi!
Gaur elkarrizketa honekin uzten zaituztet, interesgarria iruditu zaidalako. Izan ere, askotan umeak aske uzten ditugu bideojokoekin jolasean dabiltzanean, beronek ekar ditzakeen ondorioak jakin gabe..




Osasunarentzat kaltegarri dira? Bideojokoek epilepsia atakeak eragiten dituztela zabaldu zenetik, fabrikatzaileek foiletoak eransten dituzte bilgarrian eta alderdi horri buruzko oharrekin eta informazio interesgarria eskaintzen diote kontsumitzaileari. Hala ere, barruan informazio garrantzitsua datorrela besterik ez da adierazten azalean eta informazioaren garrantzia kontuan izanda, bideojokoa erosi aurretik eskuratu behar lukete informazioa gurasoek.

Bideojokoekin jolasean ari ziren haurrengan epilepsia kasuak gertatu badira ere, eguneroko giroko edozein argi keinukarik edo irudi argitsuk eragin lezake hori. Epilepsia duen haurrak jolas egin dezake bideojokoekin, baina espezialistari kontsulta egitea komeni da.

Jolastailu seguruak dira? 1990/06/29 Errege Dekretuak, jostailuen segurtasun arauei buruzkoak, kanpo uzten ditu bideoaren monitorera konekta daitezkeen eta 24 volteko tentsio izendatuz elikatzen diren bideojokoak. CONSUMERek azterturiko eukarrietatik lau (Nintendo 64, PlayStation, Dreamcast eta ordenagailupertsonalak) lege horretatik kanpo geratzen dira erabiltzeko telebistako monitorea ezinbesteko dutelako, Game Boy salbu, horrek betetzen baititu segurtasun neurriak. Gainerako guztiak arautu gabe daude. Horrenbestez, gurasoek horien erabilera gainbegiratzea komeniko da.

Menpekotasuna sortzen dute? Jostailua erosi eta lehen asteetan sarritan gertatzen da erabiltzailea ( haurra) bideojokora " engantxatzea" , baina gero gutxiago erabitzen du. Astean hiru edo lau orduz bideo kontsolarekin jolasean aritzea normaltzat jotzen da, baina denbora hori beste jarduera batzuekin orekatzea da garrantzitsuena.Gurasoek kontrolatu egin behar dute seme-alabek bideo kontsolarekin egiten duten denbora, haurrak edo gaztetxoak isolatzeko joera baldin badu eta soziabilitate arazoak azaltzen baditu; kasu horretan posible baita bideojokoa ihesbid gisa erabiltzea.

Jokoaren bitartez tentsioak askatzea, taldeko kidetasuna sendotzea eta arrakastaren ondorioz nork bere burua gehiago estimatzea izan daitezke joko mota honek menpekotasuna eragiteko arriskuaren arrazoi. Eta bestalde, hartzaileentzat erakargarri diren gaiak eta irudiak izaten dituzte eta entretenigarri eta atsegin gertatzen dira.

Indarkeria bultzatzen dute? Bideojokotan espezializaturiko hainbat aldizkarik, jokoak zenbat eta indarkeria handiagoa izan, orduan eta gehiago goraipatzen dituzte. Eta fabrikatzaileek bideojokoaren erabiltzaileen adinaz ematen duten informazioa ez da beti zuzena izaten. Seme-alabek erabiliko dituzten bideojokoen edukia kontrolatu egin dute gurasoek, baina ulertzen jakinda eta inposaketarik gabe.

Fabrikatzaileek aipatutako adina dela eta, Bideojokoa seme edo alabarentzat egokia den ala ez kezkaturik izaten dira gurasoak. Haurraren adinaren arabera, bideojoko batzuk besteak baino egokiagoak izango dira (edukia, kontrabaloreak, eragiten duen menpekotasun maila...direla eta ) eta, beraz, funtsezkoa da bideojokoen bilgarrian joko bakoitza zein adin-tartetarako den adieraztea.

2012/10/26

OSTIRALA

Kaixo berriro!
Ostirala denez, abesti honekin uzten zaituztet! Haurrak abesti hau abestuz agurtuko ditugu. Amantalak erantsiz badoaz astelehena arte etxera.



2012/10/24

KROKODILOA EGITEN


KAIXO!
Gaur krokodilo bat egingo dugu, begira zein erraza den!
Behar dugun materiala ondorengoa da: komuneko turutak, arrautzen kartoiak ( bat dozena batekoa eta beste dozena erdikoa), kartulina berde bat eta zuri bat, puntzoia, kola, haria eta tenperak.





Prozedura: Lehenik, arrautz kartoiak margotuko ditugu tenperera berdez. Handia gorputza egiteko erabiliko dugu eta txikia, berriz, burua egiteko. Bi kaxak hari batez elkartuko ditugu, horrela krokodiloaren burua mugi daiten. Ondoren, hankak egiteko komuneko tutua erabiliko dugu erditik moztuz eta oinak egiteko kartulina berdea. Bukatzeko, begiak eta buztana egiteko ere kartulina berdea erabiliko dugu. 

2012/10/19

GABONETAKO ABESTIA


Kaixo!
Gabonak heltzear direla eta, hemen uzten dizuet abesti polit bat umeek abestu dezaten.


2012/10/17

MUNDUKO JOLASAK ETA KULTURARTEKOTASUNA


Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko espazio bikaina dugu eta munduko jolasak baliabide aparta izan daiteke horretarako. Xede honekin, garrantzitsua da planifikazio eta hausnarketa egoki batzuk gauzatzea honen erabilera egokia lortzeko. Orokorrean " bestearen " pertzepzioa era positiboan sentiaraztea eta jarrera diskriminatzaileak baztertzea izango dugu helburu munduko jolasen erabileran.
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honela, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean.  
Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke baliabide hauen laguntzaz: biziera ezberdinak, hizkuntzak, jarduera ekonomikoak... 
Kulturaren arteko errespetuzko eta berdintasuneko harremana lortzeko, bien beren arteko ezagutza oso faktore garrantzitsua da. Jolasen ezaugarriek hainbat gai jorratzeko abiapuntua suposa dezake, horiek nola bideratu aurrez pentsatuz hanka sartzeak saihestuko ditugu. 




2012/10/11

ANIMALIEKIN JOLASEAN

Kaixo berriro ere!
Animaliekin ari garenez, beste ideia bat bururatu zait: arbel digitalean egiteko joko interaktibo bat. Ikusi duzue ikasteaz gain, zein ongi pasatuko duten haurrek! Hor doakizue jokoa egiteko web orrialdea:

http://www.katxiporreta.com/jolasak/index.php

Jolasean hasteko oilarrean klikatuko dugu. Ea gustatzen zaizuen! 

2012/10/10

" HAN ZEUDEN " abestia

KAIXO!
Gaurkoan animaliei buruzko abesti honekin utziko zaituztet, haurrei animaliak asko gustatzen baitzaizkie.
Bestalde,  eskulan bat egiteko ere aukera ematen digu,  bertan agertzen diren animali ezberdinen karetak margotuz eta azkenik antzeztu ere egin dezakegu.


2012/10/07

TXANGOA OLENTZEROREN ETXERA


Kaixo!
Gabonak heltzeko gero eta gutxiago falta denez, gaurkoan irteera bat proposatuko dizuet Olentzeroren etxera. Etxe hau Mungian dago eta " Izenaduba Basoa " du izena. Haurrentzat egokia izango delakoan aukeratu dut gaurko irteera alai hau, olentzeroren inguruan gehiago jakin dezaten.

Mari Domingi, Galtzagorriak, Peru eta Olentzero besteak beste antzinako istorioak, tradizioak eta mitoak kontatuko dizkigute, jolas eta dibertsioaren bitartez egiten dugun bidai honetan.


Lehenbizi, bideo honekin utziko zaituztet, basoa hobeto ezagut ditzazuen:






Informazio gehiago nahi baduzue, hemen uzten dizuet link bat: 
http://www.izenaduba.com/index.html

2012/10/03

KOLOREAK IKASTEN


Kaixo!
Ez dakigula nola irakatsi koloreak Haur Hezkuntzako haurrei? Askotan zaila egiten zaigu irakastea. Hona hemen abesti polit bat koloreak ikasteko!



2012/09/29

JOLASAREN EZAUGARRIAK


Lehen aipatu bezala jokoaren ezaugarriak ikusiko ditugu orain:

Denbora pasa edo jostagarri huts izateaz gain, heldutasuna iristen denerako bizitzaren ikaskuntza prozesutzat jotzen da jolasa.
Jolasa eskubide unibertsala da, haurren ongizateari begira dagoen garapen kulturalaren ebidentzia. Jolasa zehazten duten ezaugarriak ondorengo hauek dira:
  • Jolasa atsegingarri eta dibertigarria da.
  • Jolasaren motibazioak bere baitan gertatzen dira eta ez daude beste helburu batzuen zerbitzura. Hain zuzen ere, bitartekoen atsegingarria da helburu zehatz bati begirako ahalegina baino gehiago. 
  • Jolasa borondatezkoa eta berezkoa da, inoiz ez derrigorrezkoa.
  • Jolasten duenaren aldetik parte hartze aktiboa eskatzen du.
  • Lasaitasuna eta poztasun emozionala eskaintzen du badakigulako jolasa baino ez dela.
  • Aldez aurretik ez dago ezer ikasi beharrik.

2012/09/26

JOLASA ETA HAURRAREN GARAPENA

Kaixo guztioi!
Gaurkoan jolasen inguruan arituko gara. Lehenbizi haurren garapenean duen emaitza ikusiko dugu eta jolasa zer den ere azalduko dugu.

  LEHENGO URTEAN:
Jarrera ludikoak haurra jaiotzen denetik hor daude. 8 hilabete bete arte gorputza du jostailu eta batzuetab baita ere arreta bereganatzen duen oso gertuko gauzaren bat ere. 9 hilabetetik aurrera, eskuz antzeman dezakeen guztia du jostailua eta harengan eragin dezakeela konturatzen denean, ekintza behin eta berriz errepikatzen du.
  3 URTE ARTE:
Haurrak esna igarotzen duen denboraren %60 adin honetan jolasari eskaintzen dio, edo horrela izan beharko luke, behintzat. Zehaztapen hau Espainiako Pediatria Elkarteak eginiko oharra da. Haiek diotenez haurrek gero eta gutxiago jolasten dute eta euren aisia ekintza pasiboagoekin betetzen dute, telebista eta bideojokoetan oinarrituta batez ere. Adin tarte honetan, halaber, jostailuak eskura eduki arren, adinekoen presentzia ezinbestekoa da. Haurrak oraindik ez du jolasteko adin berekoen presentzia eskatzen ; espazioa eta baita jostailuak ere partekatu ahal izango ditu beste haur batzuekin, baita haiek ez dute bere jolasean parte hartzen.
  3 URTETIK AURRERA:
Haurrak umetxo izatetik utzi dio eta adin bera dutenekin erlazionatzen hasten da, jolasak haiekin partekatu nahi ditu eta gurasoekiko independentzia handiagoa lortzen du. Bakarrik jostailuz luze entretenitzeko gauza da, hori dela eta, gurasoen jolas denbora ipuinaren irakurketak ordezkatu behar du.



INFORMAZIO GEHIGARRIA: 


2012/09/21

Kaixo lagunok! Zer moduz hasi dugu eguna? Oraingoan haurren argazki polit honekin utziko zaituztet,zein gustura dabiltzan jolasean! Aurrerago joango naiz jolasak sartzen, umeekin egin ditzakegunak.

2012/09/19

Bloga pixka bat alaitzeko hemen uzten dizuet umeekin kantatu dezakegun kantu batekin! Astea ondo hasteko oso kantu egokia izan daiteke hau, aurrera!