2012/10/31

BIDEOJOKOAK HEZITZEKO EGOKIAK DIRA?

Kaixo guztioi!
Gaur elkarrizketa honekin uzten zaituztet, interesgarria iruditu zaidalako. Izan ere, askotan umeak aske uzten ditugu bideojokoekin jolasean dabiltzanean, beronek ekar ditzakeen ondorioak jakin gabe..




Osasunarentzat kaltegarri dira? Bideojokoek epilepsia atakeak eragiten dituztela zabaldu zenetik, fabrikatzaileek foiletoak eransten dituzte bilgarrian eta alderdi horri buruzko oharrekin eta informazio interesgarria eskaintzen diote kontsumitzaileari. Hala ere, barruan informazio garrantzitsua datorrela besterik ez da adierazten azalean eta informazioaren garrantzia kontuan izanda, bideojokoa erosi aurretik eskuratu behar lukete informazioa gurasoek.

Bideojokoekin jolasean ari ziren haurrengan epilepsia kasuak gertatu badira ere, eguneroko giroko edozein argi keinukarik edo irudi argitsuk eragin lezake hori. Epilepsia duen haurrak jolas egin dezake bideojokoekin, baina espezialistari kontsulta egitea komeni da.

Jolastailu seguruak dira? 1990/06/29 Errege Dekretuak, jostailuen segurtasun arauei buruzkoak, kanpo uzten ditu bideoaren monitorera konekta daitezkeen eta 24 volteko tentsio izendatuz elikatzen diren bideojokoak. CONSUMERek azterturiko eukarrietatik lau (Nintendo 64, PlayStation, Dreamcast eta ordenagailupertsonalak) lege horretatik kanpo geratzen dira erabiltzeko telebistako monitorea ezinbesteko dutelako, Game Boy salbu, horrek betetzen baititu segurtasun neurriak. Gainerako guztiak arautu gabe daude. Horrenbestez, gurasoek horien erabilera gainbegiratzea komeniko da.

Menpekotasuna sortzen dute? Jostailua erosi eta lehen asteetan sarritan gertatzen da erabiltzailea ( haurra) bideojokora " engantxatzea" , baina gero gutxiago erabitzen du. Astean hiru edo lau orduz bideo kontsolarekin jolasean aritzea normaltzat jotzen da, baina denbora hori beste jarduera batzuekin orekatzea da garrantzitsuena.Gurasoek kontrolatu egin behar dute seme-alabek bideo kontsolarekin egiten duten denbora, haurrak edo gaztetxoak isolatzeko joera baldin badu eta soziabilitate arazoak azaltzen baditu; kasu horretan posible baita bideojokoa ihesbid gisa erabiltzea.

Jokoaren bitartez tentsioak askatzea, taldeko kidetasuna sendotzea eta arrakastaren ondorioz nork bere burua gehiago estimatzea izan daitezke joko mota honek menpekotasuna eragiteko arriskuaren arrazoi. Eta bestalde, hartzaileentzat erakargarri diren gaiak eta irudiak izaten dituzte eta entretenigarri eta atsegin gertatzen dira.

Indarkeria bultzatzen dute? Bideojokotan espezializaturiko hainbat aldizkarik, jokoak zenbat eta indarkeria handiagoa izan, orduan eta gehiago goraipatzen dituzte. Eta fabrikatzaileek bideojokoaren erabiltzaileen adinaz ematen duten informazioa ez da beti zuzena izaten. Seme-alabek erabiliko dituzten bideojokoen edukia kontrolatu egin dute gurasoek, baina ulertzen jakinda eta inposaketarik gabe.

Fabrikatzaileek aipatutako adina dela eta, Bideojokoa seme edo alabarentzat egokia den ala ez kezkaturik izaten dira gurasoak. Haurraren adinaren arabera, bideojoko batzuk besteak baino egokiagoak izango dira (edukia, kontrabaloreak, eragiten duen menpekotasun maila...direla eta ) eta, beraz, funtsezkoa da bideojokoen bilgarrian joko bakoitza zein adin-tartetarako den adieraztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario