2012/10/31

BIDEOJOKOAK HEZITZEKO EGOKIAK DIRA?

Kaixo guztioi!
Gaur elkarrizketa honekin uzten zaituztet, interesgarria iruditu zaidalako. Izan ere, askotan umeak aske uzten ditugu bideojokoekin jolasean dabiltzanean, beronek ekar ditzakeen ondorioak jakin gabe..




Osasunarentzat kaltegarri dira? Bideojokoek epilepsia atakeak eragiten dituztela zabaldu zenetik, fabrikatzaileek foiletoak eransten dituzte bilgarrian eta alderdi horri buruzko oharrekin eta informazio interesgarria eskaintzen diote kontsumitzaileari. Hala ere, barruan informazio garrantzitsua datorrela besterik ez da adierazten azalean eta informazioaren garrantzia kontuan izanda, bideojokoa erosi aurretik eskuratu behar lukete informazioa gurasoek.

Bideojokoekin jolasean ari ziren haurrengan epilepsia kasuak gertatu badira ere, eguneroko giroko edozein argi keinukarik edo irudi argitsuk eragin lezake hori. Epilepsia duen haurrak jolas egin dezake bideojokoekin, baina espezialistari kontsulta egitea komeni da.

Jolastailu seguruak dira? 1990/06/29 Errege Dekretuak, jostailuen segurtasun arauei buruzkoak, kanpo uzten ditu bideoaren monitorera konekta daitezkeen eta 24 volteko tentsio izendatuz elikatzen diren bideojokoak. CONSUMERek azterturiko eukarrietatik lau (Nintendo 64, PlayStation, Dreamcast eta ordenagailupertsonalak) lege horretatik kanpo geratzen dira erabiltzeko telebistako monitorea ezinbesteko dutelako, Game Boy salbu, horrek betetzen baititu segurtasun neurriak. Gainerako guztiak arautu gabe daude. Horrenbestez, gurasoek horien erabilera gainbegiratzea komeniko da.

Menpekotasuna sortzen dute? Jostailua erosi eta lehen asteetan sarritan gertatzen da erabiltzailea ( haurra) bideojokora " engantxatzea" , baina gero gutxiago erabitzen du. Astean hiru edo lau orduz bideo kontsolarekin jolasean aritzea normaltzat jotzen da, baina denbora hori beste jarduera batzuekin orekatzea da garrantzitsuena.Gurasoek kontrolatu egin behar dute seme-alabek bideo kontsolarekin egiten duten denbora, haurrak edo gaztetxoak isolatzeko joera baldin badu eta soziabilitate arazoak azaltzen baditu; kasu horretan posible baita bideojokoa ihesbid gisa erabiltzea.

Jokoaren bitartez tentsioak askatzea, taldeko kidetasuna sendotzea eta arrakastaren ondorioz nork bere burua gehiago estimatzea izan daitezke joko mota honek menpekotasuna eragiteko arriskuaren arrazoi. Eta bestalde, hartzaileentzat erakargarri diren gaiak eta irudiak izaten dituzte eta entretenigarri eta atsegin gertatzen dira.

Indarkeria bultzatzen dute? Bideojokotan espezializaturiko hainbat aldizkarik, jokoak zenbat eta indarkeria handiagoa izan, orduan eta gehiago goraipatzen dituzte. Eta fabrikatzaileek bideojokoaren erabiltzaileen adinaz ematen duten informazioa ez da beti zuzena izaten. Seme-alabek erabiliko dituzten bideojokoen edukia kontrolatu egin dute gurasoek, baina ulertzen jakinda eta inposaketarik gabe.

Fabrikatzaileek aipatutako adina dela eta, Bideojokoa seme edo alabarentzat egokia den ala ez kezkaturik izaten dira gurasoak. Haurraren adinaren arabera, bideojoko batzuk besteak baino egokiagoak izango dira (edukia, kontrabaloreak, eragiten duen menpekotasun maila...direla eta ) eta, beraz, funtsezkoa da bideojokoen bilgarrian joko bakoitza zein adin-tartetarako den adieraztea.

2012/10/26

OSTIRALA

Kaixo berriro!
Ostirala denez, abesti honekin uzten zaituztet! Haurrak abesti hau abestuz agurtuko ditugu. Amantalak erantsiz badoaz astelehena arte etxera.



2012/10/24

KROKODILOA EGITEN


KAIXO!
Gaur krokodilo bat egingo dugu, begira zein erraza den!
Behar dugun materiala ondorengoa da: komuneko turutak, arrautzen kartoiak ( bat dozena batekoa eta beste dozena erdikoa), kartulina berde bat eta zuri bat, puntzoia, kola, haria eta tenperak.





Prozedura: Lehenik, arrautz kartoiak margotuko ditugu tenperera berdez. Handia gorputza egiteko erabiliko dugu eta txikia, berriz, burua egiteko. Bi kaxak hari batez elkartuko ditugu, horrela krokodiloaren burua mugi daiten. Ondoren, hankak egiteko komuneko tutua erabiliko dugu erditik moztuz eta oinak egiteko kartulina berdea. Bukatzeko, begiak eta buztana egiteko ere kartulina berdea erabiliko dugu. 

2012/10/19

GABONETAKO ABESTIA


Kaixo!
Gabonak heltzear direla eta, hemen uzten dizuet abesti polit bat umeek abestu dezaten.


2012/10/17

MUNDUKO JOLASAK ETA KULTURARTEKOTASUNA


Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko espazio bikaina dugu eta munduko jolasak baliabide aparta izan daiteke horretarako. Xede honekin, garrantzitsua da planifikazio eta hausnarketa egoki batzuk gauzatzea honen erabilera egokia lortzeko. Orokorrean " bestearen " pertzepzioa era positiboan sentiaraztea eta jarrera diskriminatzaileak baztertzea izango dugu helburu munduko jolasen erabileran.
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honela, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean.  
Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke baliabide hauen laguntzaz: biziera ezberdinak, hizkuntzak, jarduera ekonomikoak... 
Kulturaren arteko errespetuzko eta berdintasuneko harremana lortzeko, bien beren arteko ezagutza oso faktore garrantzitsua da. Jolasen ezaugarriek hainbat gai jorratzeko abiapuntua suposa dezake, horiek nola bideratu aurrez pentsatuz hanka sartzeak saihestuko ditugu. 




2012/10/11

ANIMALIEKIN JOLASEAN

Kaixo berriro ere!
Animaliekin ari garenez, beste ideia bat bururatu zait: arbel digitalean egiteko joko interaktibo bat. Ikusi duzue ikasteaz gain, zein ongi pasatuko duten haurrek! Hor doakizue jokoa egiteko web orrialdea:

http://www.katxiporreta.com/jolasak/index.php

Jolasean hasteko oilarrean klikatuko dugu. Ea gustatzen zaizuen! 

2012/10/10

" HAN ZEUDEN " abestia

KAIXO!
Gaurkoan animaliei buruzko abesti honekin utziko zaituztet, haurrei animaliak asko gustatzen baitzaizkie.
Bestalde,  eskulan bat egiteko ere aukera ematen digu,  bertan agertzen diren animali ezberdinen karetak margotuz eta azkenik antzeztu ere egin dezakegu.


2012/10/07

TXANGOA OLENTZEROREN ETXERA


Kaixo!
Gabonak heltzeko gero eta gutxiago falta denez, gaurkoan irteera bat proposatuko dizuet Olentzeroren etxera. Etxe hau Mungian dago eta " Izenaduba Basoa " du izena. Haurrentzat egokia izango delakoan aukeratu dut gaurko irteera alai hau, olentzeroren inguruan gehiago jakin dezaten.

Mari Domingi, Galtzagorriak, Peru eta Olentzero besteak beste antzinako istorioak, tradizioak eta mitoak kontatuko dizkigute, jolas eta dibertsioaren bitartez egiten dugun bidai honetan.


Lehenbizi, bideo honekin utziko zaituztet, basoa hobeto ezagut ditzazuen:






Informazio gehiago nahi baduzue, hemen uzten dizuet link bat: 
http://www.izenaduba.com/index.html

2012/10/03

KOLOREAK IKASTEN


Kaixo!
Ez dakigula nola irakatsi koloreak Haur Hezkuntzako haurrei? Askotan zaila egiten zaigu irakastea. Hona hemen abesti polit bat koloreak ikasteko!