Kaixo denoi!! HHrako proposamen bila zabiltzate? ongi etorri blog honetara. Blog honen helburua HHrako egokiak izan daitezkeen kanta, ipuin, bideo, irteera eta abarren berri ematea izango da, ea gustuko duzuen!
2012/12/17
AGUR GUZTIOI !
Nire bloga erabilgarria izan delakoan nago, eta haur hezkuntzarako jarritako proposamenak gustatu zaizkizuela espero dut.
Ni oso gustura aritu naiz blog honekin lanean.
Bukatzeko,hemen uzten dizkizuet jolas dibertigarri batekin eta abesti eder batekin.
Eskerrik asko guztioi !
JOLASA
Batzuk dortoka ehiztariak izango diren bitartean, gainontzekoak dortokak izango dira. Dortoken helburua irteeratik helmugara harrapatuak izan gabe iristea da. Baina horretarako, dortoka ehiztariak ekidin beharko dituzte, zeintzuek oskolean jotzen badituzte eliminatuak diren. Dortokek arriska ikusten dutenean buruz gora etzan eta hankak eta eskuak mugituz, salba daitezke. Gero berriz ere lau hankatan jarri eta aurrera jarraitzeko.
ABESTIA:
2012/12/12
2012/12/09
SORGINA PIRULINA
Kaixo !
Hemen uzten dizuet sorgina pirulinaren jolas batekin, goza ezazue!
Sorgina pirulina harrapaketa jolas bat da, Takolo, Pirritx eta Porrotxekin oso ezaguna egin zena. Jolasa sorginak besteak harrapatzean datza. Hortaz, haur bat sorgina izango da eta gainontzekoek Sorgina pirulina-ren abestia kantatuko diote, bere inguruan daudelarik. Abestia amaitutakoan guztiak korrika aterako dira eta sorginak norbait harrapatu beharko du. Harrapatua izango da sorgin berria eta honi ere abestuko diote, jarraian ihes eginez.Abesti honi esker, txikitan oso ohikoa den harrapaketa jolasa dibertigarriago bihur dezakegu, eta baita abeslari bikainak sortu ere!
ABESTIA
Sorgina pirulina erratza gainean
Ipurdia zikina kapela buruan.
Sorgina, sorgina
ipurdia zikina,
tentela zara zu?
ezetz harrapatu!

2012/12/06
BIZKOTXO ERREZETA
Kaixo!
Gaurkoan bizkotxoari buruzko errezeta hau jartzen dizuet, umeekin egiteko oso aproposa baita. Zuen gustokoa izatea espero dut.
Osagaiak:
- 3 arraultza
- 1 limoizko yogurta
- Olioa (limoi yogurtaren ontziaren erdia)
- Azukrea (2 yogurt ontzi)
- Legamia
- Irina (3 yogurt ontzi)
Prestaketa:
Ezer baino leheen labea 170ºtan berotzen jarri. Ontzi batean hiru arraultzak irabiatu, guzti hau egiteko sukaldean postreak egiteko erabiltzen den hagazka horietako bat erabiltzea gomendatzen dizuet. Limoi yogurta gehitu eta irabiatu, horrela osagai guztiak banan banan. Osagaietan yogurt ontzia neurri moduan erabiliko dugu, oso erabilgarria baita proportzioak mantentzeko; yogurta, olioa, azukrea, legami poltsatxoa eta irina gehitu banan banan. Gero, molde batean jarri eta labean 170º ingurutan utzi 40-45 bat minutuz. Denbora hori pasa ondoren, barrutik egin den zihurtatzeko, orratz bat erabiliko dugu bizkotxoa zulatzeko. Garbi edo siku ateratzen bada prest dago, baina bustita irtetzen bada oraindik ez da prest egongo.

2012/12/01
Suscribirse a:
Entradas (Atom)